Udako Ludoteka

 

DATORREN UDAN TOPERA TXIRIBUELTAREKIN!

Datorren udarako Amuteko Bizilagun Elkartearen lokalean ludoteka bat antolatu dugu, eta jarduera asko eskainiko ditugu. KOKAPENA

Jarduera erakargarriak eta askotarikoak txikienentzat (2011-2013an jaiotakoentzat) eta handienentzat (2006-2010 jaiotakoentzat); taldeak egingo ditugu, adin tarteak kontuan hartuta, umeek haien adinari egokitutako jarduerekin gozatzeko. Ez kezkatu anai-arrebak talde ezberdinean geratzen badira, hurbil egongo dira, baina nahasi gabe…

Jarduerak hauek izango dira: Hondarribiko hondartza (AUIF autobus esklusiboa) Stand Up Paddle, Ginkanak, Txangoak, Tailerrak, Jokoak, eta beste ekintza asko!.

Monitoreok esperientzia handia dugu (3.000 ume urteko), eta urte osoan zehar ludotekak antolatzen ditugu Amuten: Hendaiako ikasleak, Gabonak, Aste Santua, Uda…

Gure jardueretan umeak hurbiletik zaintzen ditugu, eta dinamismoa, poza eta profesionaltasuna nabaria da. Jardueretan euskara erabiliko da.

Lau txanda daude:

LEHENA: EKAINAK 26-EKAINAK 30

BIGARRENA:  UZTAILAK 3-UZTAILAK 14

HIRUGARRENA: UZTAILAK 17-UZTAILAK 28

LAUGARRENA: ABUZTUAK 1 – ABUZTUAK 11

Ordutegia hau da: sarrera, 8:30/9:00 (sarrera ordua malgua), eta irteerarako bi ordutegi, 13:30 edo 16:00.

Irteteko ordua 16:00 duten umeek bazkaria etxetik ekarriko dute (beharrezkoa bada berotu egingo dugu bazkaria. Monitoreek eta umeek elkarrekin bazkaltzen dute)

Prezioak lehenengo txandan (aste bete):

13:30 arte / 70 €

16:00ak arte / 80€

Lehenengo txanda horretan egun solteak har daitezke: 16€ eguneko (13:30 arte), eta 18€ eguneko (16:00 arte).

Bigarren, hirugarren eta laugarren txanden prezioak (bi aste):

13:30ak arte / 135€

16:00ak arte / 155€

Bigarren eta hirugarren anaiarrebarentzat deskontuak daude hilabete osoan apuntatzen baduzue.

Prezioak: 243€ bigarren eta hirugarren anaiarrebarentzat 13:30ak arte

Prezioak: 279€ bigarren eta hirugarren anaiarrebarentzat 16:00ak arte

IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK:

1- MATRIKULA HEMEN DESKARGATU ETA POSTAZ BIDALI txiribuelta@hotmail.es HELBIDERA.

2- POSTARI ERANTZUNA EMANGO DIOGU, IZEN-EMATEA BAIEZTATZEKO.

Txanda bakoitzeko gehienez 80 ume izango ditugu. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera emango dira.

3- BEHIN PLAZA BAIEZTATUTA ORDAINKETA EGINGO DA (JARRAITU MATRIKULAKO ARGIBIDEAK)

Zalantzak argitzeko: Oihana ( 665110093 )

Gure Facebook edo Instagram-ean “me gusta” sakatzen baduzue, jarraitu ahal izango diguzue, eta argazki zoragarriak ikusi ahal izango dituzue!

FOILETOA