Onurak

Naturarekin kontaktuan heztea

  1. Ikerketen arabera, aire zabalean egoten diren umeek gaixotzeko probabilitate gutxiago dituzte espazio itxietan dauden umeak baino (bustitzen direnean adibidez, jolastu ondoren segituan ongi lehortzen badira ez dago gaixotzeko arriskurik; espazio itxietan aldiz giroa kargatuta egon daiteke eta beraien artean kutxatu eta gaixotzeko arrisku handiagoa izaten da).
  1. Abstraktua ikusgarri bihurtzen da; naturan gehiago ikasten dute haurrek, benekotasunaren aurrean. Gauza asko daude modu abstraktuan azaltzen ditugunak, benetan ikus daitezkeenak. Adibidez, puntu kardinalak bezain gauza sinplea: zuhaitz batek goroldioa duen lekuan dago iparraldea. Natura ukitu, usaindu eta ikusi daiteke eta oroitzapen horiek luzez mantentzen diren ikasketak dira.
  1. Mens sana in corpore sano; ikerketa askok frogatu dutenez, mugimendua ezinbestekoa da gizakiotan. Bi milioi urtetik gora darama gizakiak eboluzionatzen, gure mugitzeko gaitasunari esker eta ez gaude ebolutiboki moldatuta ordenagailu parean mugitu gabe horrenbeste ordu emateko. Ez gu, ezta haurrak ere. Mugitzen garenean, gure muskuluek intereuzina izeneko hormona jariatzen dute, gorputza osasuntsu eta argal mantentzeaz gain gure burmuinean eragin positiboa duena: errazagoa suertatzen zaigu ikastea eta gogoratzea. Mundu osoko 5-12 urteko haurrek bataz beste 30 minutu ematen dituzte kalean, berriki argitaratu den ikerketa baten arabera. Ikerketa zientifikoek friogatu dutenez honek arazo fisiko (alergiak, ikusmen arazoak, motrizitatearen atzerapenak, …), psikiko (estresa, depresioa, …), zein kognitiboak (hiperaktibitatea, arreta baxuko sindromea, …) dakartza.

  1. Ikasleen jarrera, motibazio maila eta komunikazio gaitasunak hobetzen dira; hainbat ikerketek, Peter HÄFNER 2002 kasu, egiaztatzen dute basoeskola ereduko ikasleek Lehen Hezkuntzara pasatzean ez daukatela moldatzeko zailtasunik. Ostera, ohiko ereduko haur eskolekin konparatuta, puntuaketa altuagoak lortzen dituzte hainbat aspektutan. 
  1. Obesitatea murrizten da; OMErentzat, bereziki kezkagarria da haurren eta nerabeen egoera. Izan ere, azken hamarkadetan izugarri ari da hazten obesoen proportzioa haurren eta gaztetxoen artean, eta gero eta gazteagoetan azaltzen da gainera. Euskal Herrian, 18 urtez beherako gazteen % 12 obesoa da. Honek etorkizunean zenbait gaixotasun garatzea eragin dezake: 2 motatako diabetesa, aterosklerosia, hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak… Honek gure osasun sistema publikoak garestituko lituzke.
  1. Miopia gutxitzen da; asko dira miopia ingurune itxietan bizitzearekin erlazionatzen duten ikerketak. 
  1. Berdintasuna; naturan eskaintzen dizkigun materialak neutroak dira: ez dago mutilentzako edo neskentzako jolasik. Beraz, haurren jolasak eta rolak ez dira hain markatuak. 
  1. Etorkizun jasangarriagoa; haurrek natura “bere” sentitzen dute eta ondorioz, etorkizunean gizarte jasangarriago baten parte izango direla pentsatzekoa da. 

  1. Alfabetizazio berdea; umeek naturarekin lotura berreskuratzen dute eta ez bakarrik maila kognitiboan, baita maila afektiboan ere.
  1. Naturaren baretasuna eta soiltasunak, lasaitasuna/ arreta jartzea/ zentzumenen eszitazioa dakarkigu; hauek erlaxazioa eta sendatzeko gaitasuna ematen digute.
  1. Espazio irekietan umearen motrizitatea estimulatzen da eta mugimendu askatasuna, espresibitate irekia eta elkar laguntza garatzen da.Naturarekiko interakzioak umearen espresibitatea errazten du; autoerregulazio bidea eskaini eta heldutasun emozional-afektiboa bereganatzeko baldintzak jarri.
  1. Pedagogia berdearen abantailak: harmonia emozionala, autokonfiantza, garapen fisiko-mentala, komunikazio gaitasunak, ongizate sentsazioa bermatzea.
  1. Urtaro eta klima desberdinetan natura gozatzeko aukera izatea esperientzia oso osansungarria eta hezigarria da.
  1. Umeak ezagutzeko, esperimentatzeko eta inguratzen dien munduan parte hartzeko berezko beharra dute. Naturak sena asebetetzeko testuinguru zoragarri eta bizigarria eskaintzen die ikertzeko eta naturako izakiekin konexioa.
  1. Aire zabalean bizitzeak gure organismoa naturaren erritmo-zikloekin batera armonizatzen du eta espazio naturalek barne lasaitasun eta bake egoeran egoteko oparia egiten digute.

(Heike Freire, Berdean Hezi)

 

Informazio gehiago hemen aurkitu ahal izango duzu.