Lurmaitte bizipena

Zatoz Lurmaittera, naturarekin konexioan eta

jolas librean zoragarri gozatzera!

Aurten ere, UDAKO LUDOTEKA!!

 

Egunero, Jaizubiako Hipikako espazio naturalean abentura zoragarriak biziko ditugu; inguruneak arakatu, korri-arrastaka-saltatu, animaliak zaindu, esploratu, orientatu, baratza landu, experimentatu…

Umeak askatasun osoz nahieran ibiliko dira naturan; irudimenak eta sormenak ematen dien oro egiteko aukera izango dute.

 

Lau txanda eskaintzen ditugu:

  • Txanda 1: uztailak 8-12
  • Txanda 2: uztailak 15-19.
  • Txanda 3: uztailak 22-26.
  • Txanda 4: uztailak 29-abuztuak 2.

 

Ordutegia: 09.30 – 13.30

 

Adinak: 2008-2014 jaioak.

 

Prezioa: 80€ txanda bakoitza (75€ bigarren anaiarreba).

 

Lurmaitte Errutina hemen

 

APUNTATU ZAITEZ!

Izen emate orria deskargatu dezakezue PDF edo Word moduan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

lurmaitte@txiribuelta.org 

627 54 68 64 (Maider)

KURTSOAN ZEHAR

Kalean bizi diren umeak, naturan hazi, jolastu eta gozatzeko aukera izango dute.

Larunbatero, Jaizubiako Hipikako espazio naturalean abentura zoragarriak biziko ditugu; inguruneak arakatu, korri-arrastaka-saltatu, animaliak zaindu, esploratu, orientatu, baratza landu, experimentatu…

Umeak askatasun osoz nahieran ibiliko dira naturan; irudimenak eta sormenak ematen dien oro egiteko aukera izango dute.

Lurmaitteren oinarri pedagogikoek (Pedagogia Berdea eta Jolas librea) umeen ongizatea bermatzen dute; norbanakoaren autonomia eta garapen naturala bideratu eta talde kohesioa eta harremanak sendotu.

Tarteka, natura familian gozatzeko esperientzia biziko dugu; horrela, “Lurmaitteko bizipenean” partehartzeko gonbidapena egingo diegu familietako kideei.

  • Ordutegia: 10:30-13:30.
  • Adina: 2009 eta 2015 urteen artean jaio direnentzat.
  • Hasiera data: 2018/10/6
  • Hizkuntza: Euskara.

PREZIOA: 50€/hilabetean (45€/hilabetean 2.anai-arreba).

Plazak libre geratzen badira, larunbat solteak ( hilean 2 ) etortzeko aukera egongo da. Prezioa kontsultatu eta matrikula orrian aipatu mesedez ze larunbatak izango ziren.

IZEN EMATEAK: Matrikula orria:

WORD formatoan deskargatu HEMEN

PDF formatoan deskargatu HEMEN

GARRANTZITSUA: EGURALDIAREN ARABERAKO BABES EKIPAMENDUA:

Deskargatu HEMEN WORD formatoan. Eta HEMEN PDF formatoan.

INFO GEHIAGO: lurmaitte@txiribuelta.org / 627546864 (Maider).