ASTEAZKENAK/VACANCES 2018 – 2019

ASTEAZKENAK ETA VACANCES TXIRIBUELTAKIN

Bostgarren urtea da Amuteko Ludoteka eskeintzen duguna, Iparraldean ikasle diren haurrentzat.

Zerbitzu hau 2015 (txikienak) urtetik atzera jaiotako haurrentzat zuzendurik dago: azteazkenero, jai egun eta eskola oporraldi guztietan (Toussaint, Noel, Hiver, Printemps). Deskarga ezazu HEMEN egutegia.

Ekintza ezberdinak egiten ditugu eta kontutan izaten ditugu haurren adinak, honela Txiribueltak dituen helburuak lortuz: ongi pasatzea, euskara erabiltzea jolasen bitartez, sormena landu, naturarekin kontaktua….

Sarrera ordua malgua da: 8:30etatik 9:00etara etor daitezke haurrak eta irteerarako bi aukera daude : 13.30etan edo 16.00etan (beraiek ekarri behar dute etxetik bazakaria) jaso daitezke haurrak.

Izen emateko jarrai itzazue ondorengo urratsak:

Matrikula orria deskargatu, datuak bete eta mailez txiribuelta @hotmail.es-era bidali.

Behin, lehen aldiz, matrikula orria bete ondoren (Asteazkenetako matrikula edo Vacances matrikula), abisatu besterik ez duzue egin behar: (deitu, whatsapp edo mailez) hurrengo vacances oporraldian parte hartuko duzuela adieraziz.

ASTEAZKENETAKO MATRIKULA HEMEN DESKARGATU.

Lehen asteazkena irailak 5 / Uztaileko azken asteazkena : 2019ko uztailak 3

VACANCES-en MATRIKULA:

Vacances Toussaint (Urriak 22tik urriak 31ra ) HEMEN deskargatu.

Vacances Noel (Abenduak 26tik, urtarrilaren 4a arte) HEMEN deskargatu.

Vacances Hiver (Otsailaren 18tik martxoaren 1a arte) HEMEN deskargatu.

Vacances Printemps (Apirilaren 15etik, apirilaren 16a arte). HEMEN deskargatu.

 

PREZIOA: 14€/eguna 13.30ak arte geratzen bada eta 17€/eguna 16.00ak arte geratzen bada.

 

Bigarren eta hirugarren anai/arrebak: 12,5€/eguna y 15,5€/eguna.

Joaten diren egunak kobratuko dira eta ez dago konpromezurik asteazkenero edo Vacances egun guztietara joateko. Aldez aurretik abisatzea gomenigarria da, ekintzak aldez aurretik ongi antolatu ahal izateko.

Hilabete amaieran, matrikula orrian jarritako kontu korrontean ordainketa pasatzen da.