Filosofia

Lurmaitte 

  • PEDAGOGIA BERDEA; ingurunea baliabide moduan erabiltzen da, mundua ulertu eta naturara gertuz; benetazko ingurune-kontzientziaren garapenerako mesedegarria.

Naturarekin kontaktua izateak:

  • Erabat mesedegarria da atentzioa-memorizazio prozesuentzat eta garapena eta ikaskuntzarentzat.
  • Umeen ongizatea bermatzen du.

(Heike Freire, Berdean Hezi)

“Naturara maiztasunez ateratzeak, atentzio eza defizitaren sintomak murrizten ditu, portaera eta emaitza akademikoak hobetzen ditu.”

(Doctor William Bird, Natural thinking).

Ekoterapia: espazio berdeek argitasunez pentsatzera bideratzen dute eta estresari aure egiteko baliabide eraginkorra da.

Naturak eskeintzen duen inguruneak arretari askatasuna ematen dio, inongo estimuluen norabidera zuzendu gabe.

Egunean minutu batzuk soilik espazio naturalei so egiten dieten pertsonak, osasuntsuagoak daude, hobe egokitzen dira, estresa gutxiago dute eta kontzentratzeko gaitasun handiagoa izaten dute.

  • Konfiantzaren pedagogia; heldua umeengan konfiatzen du; haurraren berezko hazkuntzarako gaitasunean oinarritzen da. Jolas libreak eta aire zabaleko interakzioak, umearen autokonfiantza eta segurtasuna bermatzen du.
  • Jolas librea; haurrek jolastu ahal izatea nazioartean aitortua dagoen eskubidea izateaz gain, umeen garapenerako ezinbesteko tresna da.
  • Umeen gogo-behar-jakinminaren arabera: jolas librearen bidez haurrak bere nahi eta beharretatik abiatuz norbere burua eta mundua askatasunez deskubritzen du.
  • Sormena garatu: naturak eskainitako baliabideekin,umea sortzailea izango da.
  • Jolasa antolatu-erabakitzean: pertsona askeak+autonomoak+partehartzaileak.
  • Jolasaren bitartez landu: autonomia, gatazkak konpontzeko gakoak, norberaren mugak non dauden, norbere buruarekiko konfiantza… (autoerregulazioa).
  • Helduon maitasuna, errespetua eta onespena, umearen autokonfiantza osatzeko ezinbestekoa da. Helduak emandako laguntza/segurtasunak umeari autoirudi positibo bat eraikitzen laguntzen dio komunikazio ez bortitza oinarri duen harremanetan.

Hezitzailea (ez zuzentzailea) === BIDELAGUNA (behatu, lagundu, antolatu)

  • Umeak liluratzeko gaitasuna piztu eta aktiboa mantentzen du naturako energia, izaki eta fenomenoei esker. Lilulatzeko gaitasunari esker, bizitza osoan zehar baliagarria den ezagutzaren inguruko sentsibilitate berezia barneratzen dugu: poztasun iturria, ilusioa eta aberastasuna.
  • Naturan aske gozatzeko ixiltasuna eta zentzumenekin sentitzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa da. (hezkuntza-baliabide bikaina)