Eskalada murrua alokatzea

Ikastetxeei, udalei, erakustazokei, festa antolatzaileei eta abarri zuzendua. Normalean naturan egiten diren eskalada eta rappela hirira hurbiltzeko aukera eskaintzen dizugu.

EZAUGARRIAK

– Pieza bakarreko egitura da, beira-zuntzezko 3D Real Rock panela erabiliz egina, arroka itxura betekoa.

– Lau eseki-bide ditu; hau da, lau ibilbide egiteko aukera ematen du. Aldiko lau pertsonak erabil dezakete.

-Erabilera ratioa, lau aldeak kontatuta, orduko 120 haur ingurukoa da. Banakako jarduera da, elkarren artean talka egiteko edota min hartzeko arrisku txikikoa.

– Monolitoaren altura baliagarria +-6 m-koa da; +-2,5 m-ko diametroa du eta eskalatzeko azalera, berriz, 40 m2-koa.

SEGURTASUNA

– Gure egituran CEN/TC 136 batzordeak garatutako araudia hartzen dugu kontuan, Europako UNE-EN 12572 araua, alegia. Esandako arauak era honetako instalazio batek izan behar dituen ezaugarriak erregulatzen ditu.

– Horrez gain, ISO 9001:2000 ziurtagiria ere badugu, eskainitako egituraren kalitatea bermatzen duena. Eskakizun horiek betetzen dituen egitura bakarra da gure inguruan, izan ere, gure taldeko kideek urteak eman dituzte egitura artifizialetan eskalada txapelketak antolatzen Europa osoan.

Jar zaitez harremanetan gurekin, eskatu informazioa, aurrekontuak, eta abar.