Txiribuelta

Txiribuelta hezkuntza zerbitzuak ematen dituen enpresa da, kulturaren, ingurumenaren eta animazio soziokulturalaren alorrean lan egiten duten profesional taldeak sortua. Guztiek ere hezkuntza estilo berezia, berritzailea eta konpromisoduna osatu dute.

  • Erakunde gaztea eta fidagarria
  • Iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin arduratua
  • Segurtasunaren aldeko apustu garbia
  • Metodologia aktiboak, guztiok parte hartzeko modukoak

Irungo udal aterpetxean eroso asko ostatu hartuta, inguruetako natur baliabideez gozatzeko aukera izango dute gazteek.

Gure kultur ekintzetan eta programetan parte hartuz gero, Bidasoa eskualdeak eskaintzen dizkigun natur, kultur eta ingurumen balioez jabetuko zara eta haietaz gozatuko duzu.

Read More