Arritxulo Udalekuak

Gure udalekutako helburu nagusia haurrak esperientzi ahaztezin batez gozatzea da.

Horretarako, dinamika eta joku ezberdinekin naturan, naturaz gozatzea izanik helburuetako bat.

TXANDA GUZTIAK BETETAK DAUDE

Aiako Harria parke naturalean kokatuta dagoen Arritxulo aterpetxeak ingurugiro berezia, ezberdina eta, batez ere, ezin hobea eskaintzen digu gure udalekuak egiteko.

Txiribueltako begirale taldeak esperientzia handia dauka arlo honetan eta 2016. urtean 3.000 haur baino gehiagorekin lan egin dutela aipatu behar da.

Arritxulo aterpetxeko Web Orria hurrengoa da: http://www.arritxulo.org

Udaleku hauetan 300 plaza eskaintzen ditugu, hauek bost txanda ezberdinetan banatuak daudelarik.

Txanda bakoitzean gehienez 60 plaza daude eta hauek izen ematearen ordenaren arabera banatuko dira. Txanda bateko plazak amaitzerakoan, matrikula orriak ez du txanda horretan izena emateko aukera emango.

Izena nola eman

Izen emateko matrikula bete eta udalekuakarritxulo@gmail.com helbidera bidali behar da. Hau jasotzerakoan izen ematea konfirmatuko dizuegu. Konfirmazio hau jaso eta gero, ordainketa egin beharko da. Datuak matrikula orrian ikus dezakezue.

Matrikula deskargatzeko bi aukera daude:

  • Word formatuan:  HEMEN sakatu
  • PDF formatuan: HEMEN sakatu

Udalekuetako egitaraua ezagutzeko:

  • Word formatuan: HEMEN sakatu
  • PDF formatuan: HEMEN sakatu

Udalekuetako lehenengo eguna: haurrak eta gurasoak goizeko 10:00etan egon beharko dira Arritxulo aterpetxean. Gurasoei “tour” bat eskainiko zaie instalazioak ikusi ditzaten, baita aurkezpen txiki bat ere (haurrak bitartean monitoreekin egongo dira).

Honen ondoren gurasoak eta umeak agurtu ahalko dira.

Udalekuetako informazio baliagarria (irakurtzea gomendatzen da):

  • Word formatuan: HEMEN sakatu
  • PDF formatuan: HEMEN sakatu

Gehiago ezagutzeko:

  • Word formatuan: HEMEN sakatu
  • PDF formatuan: HEMEN sakatu

Motxilan zer sartu:

  • Word formatuan:  HEMEN sakatu
  • PDF formatuan:  HEMEN sakatu

edozein zalantza eduki ezkero, 636994688 / 665110093  telefono zenbakietara deitu dezakezue edo udalekuakarritxulo@gmail.com helbidera mezu bat bidali.

Gogorarazten dizuegu udalekuetan zehar informazioa Facebook-en eta Instagram-en eskegiko dugula.

FOILETOA DESKARGATU